XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez zuen nolanahiko ikuskaria izan egun haretan Xalbadorrek.
Bertsolari deklaratu dugula, irakurle, zuk eta nik
Ez gara bakarrak.
Hor dugu gure alde
Bazukeen guk haina entzuna aheztarrak Xalbador, eta baita beste inork baino gehiago ere; eta bestek ez bezala ezagutu zuen hura, hona nola ari zaion gorespenetan bere ofizioko gizonari.
Arrazoi ematen digu guri, eta arrazoi ematen die, hala berean, egun jakin hartan Aldudera bildu ziren bertsozale haieri, Xalbadorren eskasa
sumatu zutela ziotenean.
Nola ez zuten bada sumatuko, udaberritik negurainoko aldea baldin bazegoen artzaina haiekin izan edo ez izan?
Hor duzu, irakurle, Mattinen erabateko iritzi hori Xalbador bertsolariaz.
Aurki al zitekeen iritzi emaile hoberik pertsutan osoki jakina
(
Pertsutan osoki jakina
eta egiazko eta egiaren laguna.
Hor uzten dizut bere osoan eta betean eta klaroan eta ederrean.
Badugu besterik ere, bertsozale, aheztarrak eta guk bezalaxe, Xalbador aparteko bertsolari deklaratzen duenik.
Damuz, itzaltzen ari zaigun ahots bat bada hor Zarautzen, Errezilen sortua,
Ez dauka saltzeko artzaina.
Xalbador bezalako dozenerdi bat bertsolari
baleude eginez ari da, 1962ko Errege eguneko ihardun haren ondoren.
Hartuko omen luke hizkuntzak laguntza ederra urepeldarraren antzeko dozenerdi bat bertsolarirekin.
Eta txapeldunetik txapeldunera.
Etxanoko seme esanezinalakoa dugu orain, plazako Xalbadorrek harritzen duena gehiena eginez.
ETBn ginen batean esan zuen hori Amurizak,(...)